XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jarrera negatiboa duten eskola-zuzendariak edo irakasleak beren eskolan horrelako arazorik ez dagoela uste dute; eta egotekotan berehala arautuko lituzketela ere pentsatzen dute. Arazoa horrela jokatuz konpondu dutela pentsatzen dute.
Egoera sozialak edo moralak era
Hezkuntzaren ikuspegitik, hortaz, ezinbestekoa da tentsio moralez eta sozialez konturatzea ahalbidetzen duen sentiberatasuna izatea. Sentiberatasun horrek, gainera, indarrean dauden arau-sistemak eta juzgatze-irizpideak zalantzan jartzera eraman behar gaitu, eta, horrez gain, harremanak iluntzen eta sistemaren bizitza arriskuan jartzen
Gatazkak goitik eta zuzeneko moduan arautzeak zera esan nahi du: ikasleenganako konfiantzatik eta
Juzgatze-, justifikatze-, jokabide- eta konbentzimendu-prozesuak ere blokeatu egiten ditu. Modu horretan,
Norberaren bizipenen bidez ikastearen printzipioa, haatik, ikaskuntza-material bizidun horretaz baliatzean datza. Zaharra da printzipio hori. Izan ere, pedagogo erreformista guztiek horrelako zerbait postulatu dute, modu batean edo bestean. Piaget, berriz, psikologiaz baliatu zen printzipio hori sakontzeko.
Bere esanetan, testuinguruan ihardutea aldez aurretiko baldintza da buru-eragiketak eraikitzeko. Kasu honetan, dena den, objektua ez da esperimentu kimiko, arkeologi indusketa edo antzekorik. Oraingo objektua eguneroko arau sozial eta moralak dira, eskola, familia, bikote edo lantokiaren testuinguruan sortzen duten problematikarekin batera; beraien egituraz jabetzeko modu bakarrak eztabaida aktiboa eta partaidetza dira.
Arauen sortze- eta oinarritze-testuinguruan txertatzea bizipen postiboa da gizabanakoarentzat, horren bidez ikus baitezake, modu konkretuan, zer den akordio baten indarra, argudio baten konbentzimendu-ahalmena, hartutako erabaki bat praxira eramatea, eta erreferentzia indibidualei nagusitzen zaion erreferentzia-sistema batek eskatzen duen erantzukizuna borondate librez onartzea.
Bizipenak hemen duen esanahia, hortaz, prozesu demokratikoetan inplikatzea da. Halaber, bizipenak ezagutza demokratikoaren balioa eta zirkunstantzia moralen larritasuna determinatzen ditu, eta erabakien aplikazio legitimatzailea (praxiak presionaturik) inplikatzen du.